image description

Bidasoako Begiradak 2016 lehiaketaren oinarriak

Aurten ere Bidasoako Begiradak 2016 lehiaketarako argazkiak jasotzeko epea ireki du Txingudik.

Argazkien gaia:
Argazkiek Bidasoaldeko eta inguruko herrietako (Hondarribia, Irun, Hendaia, Bera, Lesaka, Oiartzun, Urruña eta abar) egoerak irudikatu behar dituzte: jendea, herriak, paisaiak, kirolak, kultura-tradizioak eta abar.

Ezaugarri teknikoak:
Argazkiek formatu elektronikoa izan behar dute, atera ziren modua edozein izanik ere.Honako formatu hauek onartuko dira:jpg, tif; psd eta bmp.

Argazki guztiekhazbeteko 300 pixeleko bereizmena izan beharko dute gutxienez, eta 15 x 20 cm-ko tamaina gutxienez.

Baldintza horiek betetzen ez badira, argazkiek ezin izango dute lehiaketan parte hartu.

Lehiakide bakoitzak 3 argazki bidali ahal izango ditu gehienez.

Lehiaketaren mekanika:
18 urtetik gorako pertsona orok parte hartu ahal izango du lehiaketa honetan. Parte hartzeko www.txingudimerkatalgunea.com-en prestatutako atalean igo beharko dira argazkiak, egilearen datu guztiak betez.

Jatorrizko argazkiak aurkezteko epea martxoan irekiko da eta urriaren amaiera bitarte iraungo du. Baldintzak betetzen dituzten argazki guztiak azaroan jarriko dira Txingudiren web-orrian, eta Txingudi Merkataritza Parkeko bezeroek botoak eman ahal izango dizkiete gustukoen dituzten hiru argazkiei.

Lehiaketaren irabazleak:
Boto gehien jasotzen dituzten hiru argazkiek irabaziko dute, eta honako sari hauek eskuratuko dituzte:

Lehen saria:500 euro Txingudi merkataritza-parkeko erosketa-txarteletan.
Bigarren saria:350 euro Txingudi merkataritza-parkeko erosketa-txarteletan.
Hirugarren saria:200 euro Txingudi merkataritza-parkeko erosketa-txarteletan.

Egutegia:
Lehiaketan parte hartu duten argazkien artetik Txingudi Merkataritza Parkeak hautatu ahal izango ditu Txingudi Merkataritza Parkeko 2017. urteko egutegia egiteko aukeratu direnak edo beste publizitate erabilerak geroaldian. Egutegiaren kasuan, eta egutegiaren beraren diseinua dela-eta, zabalerako formatuko argazkiei emango zaie lehentasuna hautatzeko orduan.

Oharra:
Lehiaketan parte hartzeak honako hau dakar: lehiaketan parte hartzen duten argazkiei buruzko eskubideak Txingudi Merkataritza Parkeari lagatzea.
Era berean, Txingudi Merkataritza Parkeak eskubidea izango du gutxieneko kalitate-maila ez duten edo gustu onaren aurka doazen argazkiak kontuan ez hartzeko edo ez onartzeko.
Txingudi Merkataritza Parkeak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileek aitortutako argazkien egiletzaren erantzukizuna.
Lehiaketan parte hartzeak lehiaketaren oinarriak onartzea dakar berekin
.
EZIN IZANGO DUTE PARTE HARTU BESTE LEHIAKETA BATZUETAN AURKEZTUTAKO ARGAZKIEK.