image description

Bidasoako Begiradak 2018, argazki lehiaketa

Argazkien gaia:

Argazkiek Bidasoaldeko eta inguruko herrietako (Hondarribia, Irun, Hendaia, Bera, Lesaka, Oiartzun, Urruña eta abar) egoerak irudikatu behar dituzte: jendea, herriak, paisaiak, kirolak, kultura-tradizioak eta abar.

Ezaugarri teknikoak:

Argazkiek formatu elektronikoa izan behar dute, atera ziren modua edozein izanik ere.Honako formatu hauek onartuko dira:jpg, tif; psd eta bmp.

Argazki guztiekhazbeteko 300 pixeleko bereizmena izan beharko dute gutxienez, eta 20x 15 cm-ko tamaina gutxienez. Argazkiaren formatua horizontala/etzanda izan behar du.

Baldintza horiek betetzen ez badira, argazkiek ezin izango dute lehiaketan parte hartu.

Lehiakide bakoitzak 3 argazki bidali ahal izango ditu gehienez.

 

Lehiaketaren mekanika:

18 urtetik gorako pertsona orok parte hartu ahal izango du lehiaketa honetan. Parte hartzeko www.txingudimerkatalgunea.com-en prestatutako atalean igo beharko dira argazkiak, egilearen datu guztiak betez.

Originalen entregarako epea 2018ko Abuztuaren 1ean irekiko da eta irailaren 30era arte iraungo du.

Txingudi Merkataritza Guneko kideez osatutako epaimahaiak argazki guztien artean 50 aukeratuko ditu, beti ere eskakizunak betetzen dituztenak.

Aukeratutako 50 argazkiak Txingudiren webgunean ikusgai izango dira urriaren 8tik 31ra, eta Txingudi Merkataritza Guneko bezeroek euren gogokoenak bozkatu ahal izango dituzte.

 

Lehiaketaren irabazleak:

Boto gehien jasotzen dituzten hiru argazkiek irabaziko dute, eta honako sari hauek eskuratuko dituzte:

     - Lehen saria:500 euro Txingudi merkataritza-parkeko erosketa-txarteletan.

     - Bigarren saria:350 euro Txingudi merkataritza-parkeko erosketa-txarteletan.

     - Hirugarren saria:200 euro Txingudi merkataritza-parkeko erosketa-txarteletan.

 

Egutegia:

Lehiaketan parte hartu duten argazkien artetik Txingudi Merkataritza Parkeak hautatu ahal izango ditu Txingudi Merkataritza Parkeko 2019. urteko egutegia egiteko aukeratu direnak edo beste publizitate erabilerak geroaldian. Egutegiaren kasuan, eta egutegiaren beraren diseinua dela-eta, zabalerako formatuko argazkiei emango zaie lehentasuna hautatzeko orduan.

 

Oharra:

Lehiaketan parte hartzeak honako hau dakar: lehiaketan parte hartzen duten

argazkiei buruzko eskubideak Txingudi Merkataritza Parkeari lagatzea.

Era berean, Txingudi Merkataritza Parkeak eskubidea izango du

gutxieneko kalitate-maila ez duten edo gustu onaren aurka doazen

argazkiak kontuan ez hartzeko edo ez onartzeko.

Txingudi Merkataritza Parkeak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileek aitortutako argazkien egiletzaren erantzukizuna.

Lehiaketan parte hartzeak lehiaketaren oinarriak onartzea dakar berekin.

EZIN IZANGO DUTE PARTE HARTU BESTE LEHIAKETA BATZUETAN AURKEZTUTAKO ARGAZKIEK