image description

Udaberriko desfilea Txingudin

Zatoz castingera apirilaren 14ean eta, aukeratzen bazaitugu, desfilean parte hartzeko aukera izango duzu!

Datak: 2018ko apirilaren 14tik 21era.

Txingudi Merkataritza Guneko kanpaina honetako ekintzen baitan moda-desfilea egin nahi da, Merkataritza Guneko saltokietan jarri diren 2018ko udaberri-uda denboraldiko arropak eta osagarriak aurkezteko asmoz.

Ekintza hiru fasetan banatu da:

- Apirilaren 14an: Casting irekia egingo da Txingudiko publikoaren artean

- Apirilaren 19an: Aukeratutako modeloentzat desfile-ikastaroa/entsegua egingo da

- Apirilaren 21ean, moda-desfilea


CASTINGA:

Modeloen aukeraketa apirilaren 14an egingo da, larunbata, 17:00etatik aurrera eta 19:00ak arte Txingudi Merkataritza Guneko galerian. 6 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Beltzez jantzita joatea gomendatzen da.

Guztira 16 heldu eta 10 haur aukeratuko dira.

18 urtetik beherakoek euren guraso edo legezko tutoreen baimena izan beharko dute, behar bezala sinatuta.

Casting proban, berariaz egokitutako gunea (pasarela) zeharkatu beharko da, desfilea izango bailitzan. Epaimahaikideek parte-hartzaileei galderak egin ahal izango dizkiete, elkarrizketa pertsonal soil moduan.


ENTSEGUA:

Apirilaren 19an, osteguna, egingo da aukeratutako modeloekin pasarelan ibiltzeko ikastaroa, 18:00etatik aurrera.


DESFILEA:

Desfilea apirilaren 21ean egingo da, larunbatarekin, 18:00etatik aurrera. Parte hartuko duten modeloek 3 ordu lehenago bertan izan beharko dute, makillajea, prestaketak, etab. egiteko.

Jarraitu Irakurtzen

Desfilean parte hartzen duten modeloetako bakoitzak 50€-ko saria jasoko du erosketa-baleetan. Adin txikikoen kasuan, saria euren guraso edo tutoreei entregatuko zaie.

Modeloek ez dituzte desfilean erabilitako arropak eurentzat hartuko.

1.- Gurasoen edo legezko tutoreen ardura da haur bakoitzak heldu baten laguntza izatea, bai castingean, baita entseguan eta desfilean ere, hartarako aukeratua izan bada.

2.- Castingean parte hartu duten guztien gastuak (bertaratzea, dietak...) norberaren kargu izango dira, baita entsegura eta desfilera joatekoak ere (aukeratua izatekotan).

3.- Erakutsi beharreko jantzien ezaugarrietara egokitzen diren pertsonak hautatzea da castingaren helburua, eta lehentasuna izango dute profesionalak ez diren modeloek.

4.- Castingean parte hartzearekin oinarriak ezagutu eta guztiz ontzat ematen direla jotzen da, eta beraz, izena eman ondoren ezingo dira aurkaratu.

5.- Parte-hartzailea adin txikikoa bada, izen-ematearekin batera legezko baimena ere eman beharko da derrigorrez, guraso edo legezko tutoreetako batek sinatutako, eta sinatzailearen NAN ere erantsi beharko da.

6.- Modaren sektoreko profesionalek osatuko dute epaimahaia.

7.- Epaimahaiak eskubidea izango du castingaren oinarrietara egokitzen ez diren, datu faltsuak eskaini dituzten edo antzeko arrazoiren bat eman duten parte-hartzaileei uko egin eta kanporatzekoa.

8.- Epaimahaiaren ebazpena apelaezina izango da, eta parte-hartzaile guzti-guztiek ontzat eman beharko dute. Hortaz, parte-hartzaile guztiek espresuki uko egiten diote epaimahaiaren ebazpenaren aurkako aurkaratzeren bat egiteko aukerari.

9.- Txingudi Merkataritza Guneak deialdiaren ordutegi eta egunak aldatu ahal izango ditu (castinga, entseguak edota desfilearena), publikoaren interesei eta ekintzaren funtzionamendu onari begira. Hala gertatuz gero, aldez aurretik jakinaraziko da.

10.- Parte-hartzaileak 5 urteko aldirako (gehienez) lagatzen du castingean eta desfilean berari ateratako argazkiak erabiltzeko eskubidea, lurralde-mugarik gabe, eta ontzat ematen du irudiok erreproduzitu nahiz publikoki erakustea, estekatzea, deskargatzeko aukera ematea edota komunikazio publikoetan erabiltzea, baita irudia eraldatzea ere.

11.- Argazki eta bideoen jabetza materiala Txingudi Merkataritza Gunearena izango da.

12.- Aukeratu diren parte-hartzaileek ontzat ematen dute euren izenak eta irudia bera (argazki nahiz bideo izan) Txingudi Merkataritza Guneak ekimen honekin lotutako edozein publizitate-, promozio- edo marketing-kanpainan erabiltzea, baita Internet edota sare sozialetan ere, eta erabilera horregatik parte-hartzaileak ez du diru-saririk edo hobaririk jasoko. Baimen hau jarduera promozionatuko duen edozein komunikabidetara hedatzen da, baita ekitaldia ikustera joan daitezkeen ikusleetara ere.

13.- Castingean parte hartzeko izena emanez gero, parte-hartzaileak honakoak adierazten dizkio Txingudi Merkataritza Guneari:

- Adinez nagusia dela edo guraso edota legezko tutoreen baimena duela.
- Datuak egiazkoak direla.

14.- Betebehar horiek ez betetzearekin lotuta etor daitekeen edozein erreklamaziori erantzun beharko dio parte-hartzaileak antolatzaileen aurrean.

15.- Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoekin bat etorriz, parte-hartzaileei jakinarazten zaie emandako datuak Txingudi Merkataritza Guneak duen fitxategi automatikoan gorde ahal izango direla, eta datuon erabilera eta tratamendu automatizatua berauek biltzeko xederako eta horrekin lotutako jardueretarako izango direla.

16.- Parte-hartzaileek berariaz ontzat ematen dute Txingudi Merkataritza Guneak jasotako datuak goiko paragrafoan adierazi diren helburuetarako bidalketetan erabiltzea. Bidalketa horiek posta tradizionalaren bidez edota bide elektronikoak (sarbide-plataforma eta gailuak, TB, telefono mugikorra edo antzekoak) erabiliz egingo dira.

17.- Txingudi Merkataritza Guneak datuok eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta uko egiteko eskubidea bermatuko die parte-hartzaileei, eta hala behar izatekotan, eskaera zehatza idatziz egin beharko diote Txingudi Merkataritza Guneari.

18.- Lehiaketa honetako oinarriak interpretatu eta edozein momentutan moldatzeko eskubidea izango du Txingudi Merkataritza Guneak, baita ezeztatu edo baliorik gabe uztekoa ere, hartarako arrazoi justifikaturen bat egonez gero. Edozein kasutan ere, oinarrien moldaketa edo lehiaketa bertan behera gelditu dela parte-hartzaileei jakinarazteko konpromisoa hartzuen du, horretarako www.parquecomercialtxingudi.com webgunea erabiliz.

19.- Castingean parte hartzearekin oinarri hauek oso-osorik ontzat ematen dira, baita antolatzaileek oinarri hauen arabera hartutako erabakiak eta epaimahaiaren ebazpena ere.