Txingudi Merkataritza Parkea Irungo udalerrian (Gipuzkoa) kokatuta dago, Espainiaren eta Frantziaren arteko komunikazio-bide nagusia den A8 autobidearen (Bilbo-Behobia) ertzean. Espainiaren eta Frantziaren arteko mugatik 5 km-ra dagoenez gero, bi herrialde horien artean sortzen den trafikoa bertatik igarotzen da ezinbestez.

Merkataritza Parkera iristea oso erraza da. Izan ere, oso ongi ikusten da, eta eskualdeko bi bide nagusien, hots, A8 autobidearen eta N1 errepidearen artean dago.

Horrela, beraz, azalera horretan egiten ditu Txingudi Merkataritza Parkeak merkataritza-jarduera guztiak. Honako hauek aurki daitezke bertan:

  • 40.000 m2-ko partzela eraikia.
  • 2.500 plaza –horietako 400, estaliak– dituen parkinga, doakoa.
  • Gasolindegi bat.
  • Alcampo hipermerkatua (12.000 m2-ko salmenta-aretoa).
  • Hainbat azalera ertain, honako sektore hauetan espezializatuak, besteak beste: moda, kirolak, automobilen ekipamendua, altzariak, oinetakoak, jostailuak eta jatetxeak.
  • Merkataritza-eskaintza osatua honako sektore hauetan: ehun-gaiak, oinetakoak, osagarriak, zerbitzuak eta etxeko gauzak.
  • Aisia- eta jatetxe-eremu zabalarekin amaitzen da. 

Txingudi Merkataritza Parkeak zerbitzu sorta handia eskaintzen die erabiltzaileei. Hortaz, bisitaldia erosketei dagokienez probetxugarria izateaz gain, oso atsegina izango da familia osoarentzat.

Zerbitzuak

Aire girotua

Bizikleten aparkalekua

Atseden-guneak

Komunak

Autoak garbitzeko gunea

Correos postontzia

Kutxazain automatikoak

Pixoihalak aldatzeko gunea

Ehunentzako edukiontzia

Maskotak gordetzeko gunea

Hipermerkatua

Maskotak garbitzeko gunea

Meeting point

Informazio-pantailak

Autobus-geltokia

Motorren aparkalekua

Doako aparkaleku estalia

Familientzako aparkaleku-plazak

Funtzio aniztasuna dutenentzako aparkaleku-plazak

Bihotz-erreskatea desfibriladorea

Segurtasuna

Jatetxe-gunea

Haurrentzako jokoak

Doako wifi gunea

Korporatibaren gizarte-erantzukizuna

EKOLOGIAREKIN DUGUN KONPROMISOA  

1. Konpromisoa:
Txingudi Merkataritza Parkeak lehengaien eta baliabideen kontsumoen aurrezpena ziurtatzeko eta optimizatzeko ingurumen-kudeaketako sistema baten ezarpenean inbertitzen du.

2. Konpromisoa:
Txingudi Merkataritza Parkeak eraikuntza iraunkorraren onuren alde egiten du.

3. Konpromisoa:
Txingudi Merkataritza Parkeak hondakinak bereizteko sistema berrien proba pilotuak egiten ditu Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatearen bitartez.

4. Konpromisoa:
Txingudi Merkataritza Parkean, 27 espezieko 10.000 landare, zuhaitz eta zuhaixka baino gehiago landatu dira. Horrela, beraz, Euskadin azalera berderik handiena duten merkataritzaguneetako bat da.

5. Konpromisoa:
Txingudi Merkataritza Parkeak hondakinak bereizteko sistema bat du, eta sistema hori bat dator Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatearen jarraibideekin.