image description

Txingudiko Erruleta

  TXINGUDI MERKATARITZA GUNEAK antolatutako “TXINGUDIKO ERRULETA” promozioa 2018ko abuztuaren 31tik irailaren 17ra arte luzatuko da.

TXINGUDI MERKATARITZA GUNEAK antolatutako “TXINGUDIKO ERRULETA” promozioa 2018ko abuztuaren 31tik irailaren 17ra arte luzatuko da.

Oinarrien laburpena:

Promozioaren baitan 3 zozketa egingo dira:

  1. 1 ZOZKETA, GUZTIRA 1.500€ EROSKETA-BALEETAN, 20€-ko 75 bale izendunetan banatuta.
  2. 1 ZOZKETA, GUZTIRA 1.000€ EROSKETA-BALEETAN, 20€-ko 50 bale izendunetan banatuta.
  3. 1 ZOZKETA, GUZTIRA 500€ EROSKETA-BALEETAN, 20€-ko 25 bale izendunetan banatuta.

ETA 8.000 BAINO GEHIAGO ZUZENEKO SARIETAN.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK ETA PROMOZIOAREN DINAMIKA

-       Parte-hartzaileek 18 urte edo gehiagoko pertsona fisikoak izan behar dute.

-       Parte hartzeko erabiliko duten erosketa-tiketaren laguntzaz behar bezala izena eman beharko dute parte-hartzaileek, formularioan derrigorrezkotzat jotzen diren eremu guztiak egiazko datuekin betez.

-       Parte-hartzailearen datuak zuzenak izan behar dute, eta parte-hartzaileari berari dagozkionak. Ez dira ontzat emango hirugarrengoen datuak, okerrekoak nahiz osatugabeak dituzten parte-hartzeak.

-       Datu faltsuak, okerrekoak edo osatugabeak eman dituen erabiltzailearen parte-hartzea ez da ontzat emango. Horiek ziurtatzeko, eta baita saria jasotzeko ere, erabiltzaileak NAN edo pasaportea erakutsi beharko du.

-       TXINGUDI MERKATARITZA GUNEAK eskubidea izango du, aurrez jakinarazi behar izan gabe, zozketaren fede onaren okerreko edo legez kanpoko erabilera egiten dituztenak kanpoan uzteko.

-       TXINGUDI MERKATARITZA GUNEAK eskubidea izango du Oinarri hauek edozein unean moldatzeko, baita Promozioaren antolaketa edota kudeaketa aldatzeko ere. Hori gertatuz gero, behar bezala jakinaraziko da zozketaren webgunean. Webgunean ageri den promozio honetako pribatutasun-politikarekin bat etorriz, parte-hartzaileak edozein momentuan eskubidea izango du bere datu pertsonalak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta uko egitea eskatzeko, posta elektroniko honetara idatzita: pctadmin@centrocomercialtxingudi.com

  1. - Promozioan parte hartu ahal izateko, bezeroak (18 urte edo gehiago) Txingudi Merkataritza Guneko edozein saltokitan erosketa bat egin beharko du.

Erruletara hurbiltzean, bezeroak erosketa-tiketa erakutsi beharko dio bertako laguntzaileari, erruletan jokatzeko. Laguntzaileak erosketa-tiketari zigilua jarriko dio.

Tiketan ageri den zenbatekoaren arabera, laguntzaileak hainbat txanda eskainiko dizkio.

            50€ arteko erosketa____________________ 1 txanda

            50€ eta 100€ arteko erosketa_____ 2 txanda

            100€ baino gehiagoko erosketa_____ 3 txanda

Erruletaren ordutegia 10:30-13:30 eta 17:00-21:00 izango da astelehenetik larunbatera, jai-egunetan salbu.

Hau izango da ERRULETAREN FUNTZIONAMENDURAKO mekanika:

ERRULETAK 12 gune izango ditu, 4 saritan banatuta:

A)3 GUNE: PARTE HARTU GUZTIRA 1.500€ EROSKETA-BALEEN ZOZKETAN, 20€-ko 75 bale izendunetan banatuta.

B)3 GUNE: PARTE HARTU GUZTIRA 1.000€ EROSKETA-BALEEN ZOZKETAN, 20 €-ko 50 bale izendunetan banatuta.

C)3 GUNE: PARTE HARTU GUZTIRA 500€ EROSKETA-BALEEN ZOZKETAN, 20 €-ko 25 bale izendunetan banatuta.

D)1 GUNE: ZUZENEKO SARIA

A), B), C) PARTE HARTU “EROSKETA-BALEEN” ZOZKETAN

1.500€, 1.000€ eta 500€-ko erosketa-baleen zozketarako guneetako bat egokitu zaien bezeroek zozketan parte hartzeko txartela bete beharko dute euren datu pertsonalekin, eta dagokion kutxatxoan sartu.

Ez dira baliogarritzat joko nahita edo nahi gabe okerreko kutxan sartu diren txartelak.

Irailaren 18an egingo da, eguerdiko 12:00etan, 1.500€, 1.000€ eta 500€-ko EROSKETA-BALEEN zozketa, Txingudi Merkataritza Guneko 2. sarreran kokatuta egongo den promozioaren stand-ean ausaz aukeratutako bezeroaren laguntzarekin. Atera diren saridunen batek promozioko eskakizun guztiak ez betetzea gerta daitekeenez, edo zozketa egin denetik 48 ordu iragandakoan saridunarekin telefonoz kontaktatzerik ez izatea gerta daitekeenez, zozketan beste 3 izen aterako dira erreserbarako, eta zozketan ateratako ordena errespetatuko da.