
Irailaren 15ean “Bailatón 2018” ospatuko da Txingudi Merkataritza Gunean
Bildutako diru-kopurua Fundación Proyecto Neurofibromatosisentzat izango da
Datorren irailaren 15ean, larunbata, “Bailatón 2018” ospatuko da Txingudi Merkataritza Gunean Fundación Proyecto Neurofibromatosisen alde.
Ordutegia 9:30etatik 13:30etara izango da eta lekua Norauto ondoan dangoen aparkalekua. Parte hartzeko 10€ko ekarpena egin beharko dute eta lehen 400 parte-hartzaileek motxila bat jasoko dute.
Parte hartzen dutenek 4 dantza-mota praktikatu ahal izango dituzte: Ekialdeko Dantza, Zumba, Aerobic eta Bachata Sensuala.
Bertaratu ezin duten pertsonek, aukera dute ekimen honen alde egiteko ondorengo kontu korrontean nahi duten ekarpena eginez:
BBVA: ES78 0182 0947 25 0208008123
Ez galdu ekimen hau eta parte hartzera anima zaitez!