image description

Zure Txingudiko argazkia azken 20 urteetan

Txingudiko azken 20 urteetako argazkiak dituzu? Bidali eta 1.500, 1.000 eta 500€ erosketa-txarteletan erosteko aukera izango duzu!

CONTENT BLOCKED Contenido de terceros bloqueado

El contenido original no puede ser mostrado debido a que eligió no aceptar cookies de terceros

Revisar mi elección

 

OINARRIAK

"Azken 20 urteotako Txingudiren argazkiak"

ARGAZKI LEHIAKETA FACEBOOKEN

Zozketa honetan parte hartzearekin oinarri hauek ontzat ematen direla jotzen da.

ZOZKETAREN ANTOLATZAILEA

Zozketa hau VENTAS AUZOA 80, 20305 IRUN helbide soziala duen TXINGUDI MERKATARITZA GUNEAREN JABEKIDEAK elkarteak antolatu du.

ARGAZKIEN TEMATIKA:

Argazkiek azken 20 urteotan Txingudi Merkataritza Gunean ateratakoak izan behar dute. Argazkiotan Txingudi Merkataritza Gunea dela argi eta garbi ikusi beharko da, beronen edozein espazio (barrukoak nahiz kanpokoak) agertuz.

EZAUGARRI TEKNIKOAK:

Argazkiak formatu elektronikoan aurkeztu beharko dira, argazkia hartzeko erabili den teknika edozein dela ere. Honako formatuetan onartuko dira: .jpg; .tif; .gif eta .png. Eskakizun horiek betetzen ez badira, argazkiak ez dira lehiaketan sartuko.

IRAUPENA Argazkiak igotzeko epea 2017ko ekainaren 6an irekiko da eta 2017ko abenduaren 31eko 23:59ak arte iraungo du. Aurkezteko epearen barruan bidalitako argazki guztiek hartu ahal izango dute parte.

ZOZKETAREN MEKANIKA

18 urtetik gorako edozeinek hartu ahal izango du parte zozketan, Txingudi Merkataritza Gunearen Facebook orrira argazkia igoz eta lehiaketarako eskuragarri jarri den "Easypromos" aplikazioko parte-hartze formularioa betez.

Parte hartu ahal izateko, erabiltzaileak Txingudi Merkataritza Gunearen orriko jarraitzaile izan beharko du eta zozketaren argitalpena partekatu beharko du.


Zozketaren irabazlea ausaz erabakiko da, zozketaren izen-ematea egiteko erabiliko den aplikazio propioaren bitartez. Zozketa urtarrilaren 2an gauzatuko da, 12:00etan.

Txingudi Merkataritza Guneak 3 irabazle eta 3 ordezko aukeratuko ditu. Zozketa egin denetik 72 ordu igarotakoan Txingudi Merkataritza Guneak irabazleren batekin kontaktatzerik lortuko ez balu, irabazle berri bat aukeratuko da.

SARIAK

Aurrez adierazitako eskakizunak betetzen dituen argazkia igo duten pertsona guztien artean 3 irabazle aukeratuko dira.

Lehen Saria: 1500€ erosketa-baleetan.

Bigarren saria: 1000€ erosketa-baleetan.

Hirugarren Saria: 500€ erosketa-baleetan.

Inolaz ere ezingo dira erosketa-baleak dirutan bere balioarengatik aldatu edota beste sari batengatik aldatu, eta ezingo da hirugarrengo bati lagapenik egin. Erosketa-baleak 2018ko martxoaren 31 arte aldatu ahal izango dira Txingudi Merkataritza Guneko edozein saltokitan.

BALDINTZAK

  • Parte-hartzaileak aditzera ematen du parte hartzeko erabili duen argazkiaren jabea bera dela, eta datuen babesari dagokion legea (Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa) betetzeko ardura bere gain hartzen du. Parte-hartzailearen gain izango da zozketan parte hartzeko erabilitako argazkia argitaratu izanagatik erator daitekeen edozein lege-hausteren ardura.
  • Txingudi Merkataritza Guneak ez du ardurarik izango argazkien egile-eskubideen edota horri lotutako lege urraketen gain.
  • Lehiaketan parte hartzearekin, argazkiak erabiltzeko eskubidea  Txingudi Merkataritza Guneari lagatzen zaio, eta honek, sare sozialetan nahiz bere webgunean argitaratu ahal izango ditu, baita beste edozein komunikabidetan ere, hala badagokio.
  • Halaber, Txingudi Merkataritza Guneak eskubidea izango du kalitate-maila gutxienekorik ez duten edo duintasunaren aurkakoak diren argazkiak aintzat ez hartzeko edo uko egiteko.
  • Argazkiek Facebooken zehazten diren baldintza orokorrak bete behar dituzte (https://www.facebook.com/terms).
  • ·Txingudi Merkataritza Guneko langileek eta beronen komunikazio-enpresakoek ezingo dute zozketan parte hartu.
  • Zozketaren antolatzaileek goiko baldintzak aldatzeko eskubidea izango dute, egoki joz gero.