Bidasoako Begiradak 2017

  • Sustapenaren oinarriak

    “BIDASOAKO BEGIRADAK 2017” ARGAZKI LEHIAKETA

    Argazkien gaia:
    Argazkiek Bidasoaldeko eta inguruko herrietako (Hondarribia, Irun, Hendaia, Bera, Lesaka, Oiartzun, Urruña eta abar) egoerak irudikatu behar dituzte: jendea, herriak, paisaiak, kirolak, kultura-tradizioak eta abar.

    Ezaugarri teknikoak:
    Argazkiek formatu elektronikoa izan behar dute, atera ziren modua edozein izanik ere.Honako formatu hauek onartuko dira:jpg, tif; psd eta bmp.
    Argazki guztiekhazbeteko 300 pixeleko bereizmena izan beharko dute gutxienez, eta 15 x 20 cm-ko tamaina gutxienez.
    Baldintza horiek betetzen ez badira, argazkiek ezin izango dute lehiaketan parte hartu.
    Lehiakide bakoitzak 3 argazki bidali ahal izango ditu gehienez.

    Lehiaketaren mekanika:
    18 urtetik gorako pertsona orok parte hartu ahal izango du lehiaketa honetan. Parte hartzeko www.txingudimerkatalgunea.com-en prestatutako atalean igo beharko dira argazkiak, egilearen datu guztiak betez.
    Originalen entregarako epea 2017ko martxoaren 31n irekiko da eta irailaren 30era arte iraungo du.
    Txingudi Merkataritza Guneko kideez osatutako epaimahaiak argazki guztien artean 50 aukeratuko ditu, beti ere eskakizunak betetzen dituztenak.
    Aukeratutako 50 argazkiak Txingudiren webgunean ikusgai izango dira urriaren 6tik 31ra, eta Txingudi Merkataritza Guneko bezeroek euren gogokoenak bozkatu ahal izango dituzte.

    Lehiaketaren irabazleak:
    Boto gehien jasotzen dituzten hiru argazkiek irabaziko dute, eta honako sari hauek eskuratuko dituzte:
    - Lehen saria:500 euro Txingudi merkataritza-parkeko erosketa-txarteletan.
    - Bigarren saria:350 euro Txingudi merkataritza-parkeko erosketa-txarteletan.
    - Hirugarren saria:200 euro Txingudi merkataritza-parkeko erosketa-txarteletan.

    Egutegia:
    Lehiaketan parte hartu duten argazkien artetik Txingudi Merkataritza Parkeak hautatu ahal izango ditu Txingudi Merkataritza Parkeko 2017. urteko egutegia egiteko aukeratu direnak edo beste publizitate erabilerak geroaldian. Egutegiaren kasuan, eta egutegiaren beraren diseinua dela-eta, zabalerako formatuko argazkiei emango zaie lehentasuna hautatzeko orduan.

    Oharra:
    Lehiaketan parte hartzeak honako hau dakar: lehiaketan parte hartzen duten argazkiei buruzko eskubideak Txingudi Merkataritza Parkeari lagatzea.
    Era berean, Txingudi Merkataritza Parkeak eskubidea izango du gutxieneko kalitate-maila ez duten edo gustu onaren aurka doazen argazkiak kontuan ez hartzeko edo ez onartzeko.
    Txingudi Merkataritza Parkeak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileek aitortutako argazkien egiletzaren erantzukizuna.
    Lehiaketan parte hartzeak lehiaketaren oinarriak onartzea dakar berekin
    .
    EZIN IZANGO DUTE PARTE HARTU BESTE LEHIAKETA BATZUETAN AURKEZTUTAKO ARGAZKIEK