image description

Txingudiko modeloa izan nahi duzu? 2023

Ekimenean modeloak aukeratuko dira Txingudi Merkataritza Gunearen hainbat moda kanpaina egiteko, 2023an zehar (moda katalogoak izan daitezke, bideo kanpainak…).

1. ENPRESA ANTOLATZAILEA: Txingudi Merkataritza Guneko Jabeen Erkidegoa, Bentak auzoa, 80 - 20305 Irun (Gipuzkoa), IFK H-20647392

2. SUSTAPENA - Ekimenean modeloak aukeratuko dira Txingudi Merkataritza Gunearen hainbat moda kanpaina egiteko, 2023an zehar (moda katalogoak izan daitezke, bideo kanpainak…).

3. IZENA EMATEKO EPEA

2023ko abuztuaren 31ra arte.

4. IZENA EMATEA

Nahi duten 6 urtetik gorako pertsona guztiek har dezakete parte gure webgunearen edo Instagramen bidez.

Webgune horretan formulario bat bete behar da, datu pertsonalekin (izen-abizenak, telefono zenbakia, etab.) eta argazki edo bideo bat gehitu.

Haurrak badira, baimena duen tutoreren batek eman beharko du izena.

  • Instagram bidez

Txingudiko modelotarako hautagai izateko izen ematea Txingudi Merkataritza Guneko Instagram kontu ofizialetik ere egin ahal izango da (https://www.instagram.com/parquecomercialtxingudi/).

Horretarako, parte hartzaileek argazki edo bideo bat igo beharko dute beren profilera, Txingudi Merkataritza Parkea etiketatu eta aipatu, eta #Quierosermodelodetxingudi2023 traola erabili.

Lehen hautaketan aukeratzen badituzte, Txingudi Merkataritza Guneak datu pertsonal hauek eskatuko dizkie: izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia.

Txingudik 2023ko moda kanpainetarako egokitzat jotzen dituen modeloak aukeratuko ditu, eta hautaketa hutsik geratu daiteke Txingudi Merkataritza Guneak horrela irizten badio.

Hautatutakoek Txingudiren moda kanpainetarako modelo gisa parte hartuko dute, argazki edo bideoetarako modelo gisa, egun batez edo hainbatez. Modeloak hautatu diren kanpaina eta ekintzen irudia izango dira.

Hautatutako modelo bakoitzak 100 €-ko sari bat jasoko du erosketa txarteletan, kanpaina egin eta gero.

5.- MUGAK

Egiaztatzen bada parte hartzaile batek ez dituela Oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen, edo parte hartzeko emandako datuak ez badira zuzenak, parte hartzea baliogabetuko da, eta Sustapenetik baztertuta geratuko da automatikoki, eta Sustapen honen arabera emandako sarien gaineko eskubide oro galduko ditu.

Emandako saria ezingo da transferitu ezta parte hartzaileak eskatuta aldatu edo konpentsatu ere, eta ezingo da beste produktu batekin ezta diruarekin ere trukatu.

Txingudi Merkataritza Guneak eskubidea erreserbatzen du, kausa bidezko eta argia gertatzen bada, Sustapen honetan edozein aldaketa egiteko, bertan behera uzteko edo zabaltzeko. Sustapen hau ezin bada egin, bertan iruzurrak, akats teknikoak edo Txingudi Merkataritza Gunearen kontrolpean ez dauden beste arrazoi batzuk hauteman direlako, zeinek Lehiaketaren garapen egokiari eragiten baitiote, guretzat gordeko dugu sustapena deuseztatu, aldatu edo bertan behera uzteko eskubidea.

Irabazlearen kontura joango da saria onartzeak ekar diezaiokeen zerga oro, baita sustapenaren ondoriozko beste edozein gastu ere, Txingudi Merkataritza Guneak Lege Oinarri hauetan berariaz onartuta ez badago.

6.- INSTAGRAM

Instagramek ez du sustapena babesten, abalatzen edo kudeatzen, eta ez dago hari lotuta; beraz, parte hartzaileek erantzukizun orotatik libre utziko dute Instagram, sustapenaren ondorioz gerta litezkeen kalteengatik.

7.- DATUEN BABESA

Tratamenduaren arduraduna: TXINGUDI MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA

Tratamenduaren xedea:

a) Merkataritza guneko sustapen, lehiaketa eta ekitaldietan izena eman duten parte hartzaileak kudeatzea.
b) Saria esleitzea, jakinaraztea eta entregatzea.
c) Merkataritza guneko eskaintzak, sustapenak eta newsleterrak bidaltzea.

Tratamenduaren legitimazioa: interesdunaren baimena, sustapenean parte hartuz eta merkataritza gunearen eskaintzak, sustapenak eta newsletterrak bidaltzeko baimena eguneratuz.

Datuak kontserbatzea: interesdunak baja eskatu arte.

Datuak jakinaraztea: irabazlearen datuak edozein komunikabidetan argitaratu ahal izango dira.

Hirugarrenei ez zaie daturik jakinaraziko, lehen aipatutakoari izan ezik.

Interesdunaren eskubideak:
- Baimena edozein unetan kentzeko eskubidea.
- Datuetan sartu eta horiek zuzendu, garraiatu eta ezabatzeko eskubidea, bai eta tratamendua mugatu edo hari aurka egitekoa ere.
- Kontrol Agintaritzaren aurrean (agpd.es) erreklamazioa aurkezteko eskubidea, irizten badio tratamendua ez datorrela bat indarrean dagoen legediarekin.

Eskubideak baliatzeko harremanetarako datuak:

TXINGUDI MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA, BENTAK AUZOA, 80, 20305 IRUN, edo pctgerencia@centrocomercialtxingudi.com helbide elektronikoaren bidez, zuzenbideko baliozko frogarekin batera, esaterako NANaren fotokopiarekin, eta gaian "DATUEN BABESA” adierazita.

Sustapen honetan parte hartzeak esan nahi du bere oinarri guztiak onartzen direla.

Txingudi Merkataritza Guneak beretzat gordetzen du oinarri hauek aldatzeko eskubidea.

Enpresa antolatzailea: Txingudi Merkataritza Guneko Jabeen Erkidegoa, Bentak auzoa, 80 - 20305 Irun (Gipuzkoa), IFK H-20647392

8.- ALDAKETAK

Guretzat gordetzen dugu Sustapeneko oinarri hauek aldatzeko edo zabaltzeko eskubidea; betiere, hala eginda, Sustapeneko parte hartzaileen eskubideak kaltetzen edo urritzen ez badira.

9.- APLIKATU BEHARREKO LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA

Lege oinarri hauek Espainiako Legediaren arabera arautuko dira. Oinarri hauen balioari, interpretazioari edo betetzeari buruz planteatu daitekeen erreklamazio edo eztabaida oro ebazteko eskumena Irungo Epaitegi eta Auzitegien esku geratuko da.

SUSTAPEN HONETAN PARTE HARTZEAK ESAN NAHI DU SUSTAPENAREN OINARRI GUZTIAK ONARTZEN DIRELA, TXINGUDIK PARTE HARTZAILEEN IZENA ETA IRUDIA ERABILTZEA BAIMENTZEN DELA, BALDIN ETA TXINGUDIK HALA ESKATZEN BADU SUSTAPENAREN INGURUKO PUBLIZITATE JAKINARAZPENETARAKO, ETA BAITA ERE BAIMENA EMATEN DELA IRABAZLEEN IZENAK EDO IRUDIAK EDOZEIN KOMUNIKABIDETAN ARGITARATZEKO.