image description

Egin erosketa Txingudin, eta eraman sanmartzialetako txilibitu bat

Sustapenean, 50 txilibitu zozkatuko dira 

TXINGUDI MERKATARITZA GUNEAK antolatuta, “Egin erosketa Txingudin, eta eraman sanmartzialetako txilibitu bat” izeneko sustapena, 2026-06-04tik
2026-06-18ra
egingo da.

1.- Sustapenean, 50 txilibitu zozkatuko dira.

2.- Txingudi Merkataritza Guneko edozein saltokitan 5 eurotik gorako erosketa egiten duen pertsona orok (18 urtetik gorakoak) parte hartu ahal izango du sustapenean 

3.- Bezeroak bere burua erregistratu beharko du, parte hartzeko inprimakiak eskatzen dituen eremuak beteta, eta erosketa ordainagiriari dagozkion datuak sartu beharko ditu merkataritza gunearen webgunean: www.parquecomercialtxingudi.com. 50 txilibituetako bat irabaziz gero, saria jasotzerakoan, erosketa ordainagiria aurkeztu beharko da.

Erosketa ordainagiri bakoitzarekin behin bakarrik parte hartu ahal izango da, eta pertsona berak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.

2026ko ekainaren 19an, 12:00etan, Txingudi Merkataritza Guneko gerentziaren bulegoan egingo da sarien zozketa. Ondoren, gehienez 5 eguneko epean, saritutako pertsonei deituko zaie.

Saridunek merkataritza guneko gerentziaren bulegora joan beharko dute, datuak baieztatzera, erosketa ordainagiria eta NANa aldean dutela.

Sariak ezin izango dira inolaz ere eskudirutan eraman.

SUSTAPEN HONETAN PARTE HARTZEAK ESAN NAHI DU SUSTAPENAREN OINARRI GUZTIAK ONARTZEN DIRELA, TXINGUDIK PARTE HARTZAILEEN IZENA ETA IRUDIA ERABILTZEA BAIMENTZEN DELA, BALDIN ETA TXINGUDIK HALA ESKATZEN BADU SUSTAPENAREN INGURUKO PUBLIZITATE JAKINARAZPENETARAKO, ETA BAITA ERE BAIMENA EMATEN DELA IRABAZLEEN IZENAK EDO IRUDIAK EDOZEIN KOMUNIKABIDETAN ARGITARATZEKO.