image description

Mundiala Txingudin jokatzen da

 Sustapena, funtsean, 100 €-ko 5 sariren zozketa izango da. Berez, guztira 500€ zozkatuko dira, erosketa txarteletan, Txingudi Merkataritza Gunean erabiltzeko. 

 

SUSTAPENAREN OINARRIAK

TXINGUDI MERKATARITZA GUNEAk antolatu duen “500€ erosketa txarteletan Mundialean” izeneko sustapena Txingudi Merkataritza Gunearen kanal ofizialen bidez aldez aurretik jakinarazita merkataritza gunean ematen diren partiden egunetan egingo da.

1.- Sustapena, funtsean, 100 €-ko 5 sariren zozketa izango da. Berez, guztira 500€ zozkatuko dira, erosketa txarteletan, Txingudi Merkataritza Gunean erabiltzeko.

2.-Parte hartu nahi dutenek (18 urtetik gorakoak) pauso hauek eman behar dituzte parte hartzeko:

  • Txingudi Merkataritza Gunera joan, eta bertan “Mundiala Txingudin jokatzen da” kanpainaren barruan ematen den partidaren bat ikusi.
  • Partida egunean merkataritza guneko edozein jatetxetan zerbait kontsumitzea.
  • Txingudi Merkataritza Gunearen Instagram kontu ofiziala jarraitu (@parquecomercialtxingudi).
  • Instagramen zozketaren gaineko argitalpen ofiziala komentatu, lagun bat aipatuta.

Ezinbestekoa da partidaren eguneko kontsumizio tiket originala gordetzea, irabazlea izanez gero saria baliozkotzeko beharrezkoa izango baita.

3.- Sustapenaren aldia amaitu ondoren, egoki parte hartu duten guztien artean zozketa egingo da 5 irabazleak eta dagozkien ordezkoak zehazteko.

Irabazleetako batek oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, sariari uko egiten badio edo dagokion tiketaren bidez egindako kontsumizioa egiaztatu ezin badu, ordezkoekin harremanetan jarriko da zozketan atera diren hurrenkeraren arabera, sari guztiak esleitu arte.

Sustapen honetako irabazleak aukeratzeko App-Sorteos aplikazioa erabiliko da (https://app-sorteos.com/es) edo prozesuaren ausazkotasuna bermatuko duen beste edozein tresna baliokide bat.

4.- Irabazleekin harremanetan jartzeko, mezu elektroniko pribatu bat bidaliko zaie, Instagram bidez.

Lehen kontaktutik 24 ordu igaro ondoren irabazleetako bat aurkitu ezin bada edo horiek erantzuten ez badute, dagokion ordezkoarekin harremanetan jarriko da.

5.- Saria jasotzeko derrigorrezkoa izango da:

  • NANa edo identifikazio agiri baliokide bat aurkeztu.
  • Txingudi Merkataritza Guneko jatetxe batean kasuan kasuko partidaren egunean egindako kontsumizioaren jatorrizko tiketa aurkeztu.

Tiketa aurkeztu ezean, saria jasotzeko eskubidea baliogabetuko da automatikoki.

6.- Irabazleek Txingudi Merkataritza Guneko gerentzia bulegora joan beharko dute erosketa txartelak jasotzera, astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:30era eta 14:30etik 18:00etara.

7.- Erosketa txartelek hilabeteko balioa izango dute entregatzen diren egunetik hasita, eta Txingudi Merkataritza Guneari atxikitako edozein establezimendutan erabili ahal izango dira. Erosketa txartelak ezingo dira esku diruarekin trukatu.

SUSTAPEN HONETAN PARTE HARTZEAK ESAN NAHI DU SUSTAPENAREN OINARRI GUZTIAK ONARTZEN DIRELA, TXINGUDIK PARTE HARTZAILEEN IZENA ETA IRUDIA ERABILTZEA BAIMENTZEN DELA, BALDIN ETA TXINGUDIK HALA ESKATZEN BADU SUSTAPENAREN INGURUKO PUBLIZITATE JAKINARAZPENETARAKO, ETA BAITA ERE BAIMENA EMATEN DELA IRABAZLEEN IZENAK EDO IRUDIAK EDOZEIN KOMUNIKABIDETAN ARGITARATZEKO.

DATUEN BABESA

Tratamenduaren arduraduna:
COM. PROP. PARQUE COMERCIAL TXINGUDI

Tratamenduaren xedea:

a) Merkataritza guneko sustapen, lehiaketa eta ekitaldietan izena eman duten parte hartzaileak kudeatzea.
b) Saria esleitzea, jakinaraztea eta entregatzea.
c) Merkataritza guneko eskaintzak, sustapenak eta newsleterrak bidaltzea.

Tratamenduaren legitimazioa:
interesdunaren baimena sustapenean parte hartuz eta gunearen eskaintzak, sustapenak eta newsletterrak bidaltzeko baimena eguneratuz.

Datuak kontserbatzea:
interesdunak baja eskatu arte.

Datuak jakinaraztea:
irabazlearen datuak edozein komunikabidetan argitaratu ahal izango dira. Hirugarrenei ez zaie daturik jakinaraziko, lehen aipatutakoari izan ezik.

Interesdunaren eskubideak:

  • Baimena edozein unetan kentzeko eskubidea.
  • Datuetan sartu, zuzendu, garraiatu eta ezabatzeko eskubidea eta tratamendua mugatu edo aurka egitekoa.
  • Kontrol agintaritzaren aurrean (www.aepd.es) erreklamazioa aurkezteko eskubidea, irizten badio tratamendua ez datorrela bat indarrean dagoen legediarekin.

Eskubideak baliatzeko harremanetarako datuak:

TXINGUDI MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA
Bentak auzoa, 80
20305 Irun (Gipuzkoa)

Posta elektronikoa:
pctgerencia@centrocomercialtxingudi.com

Zuzenbidean balio duen frogarekin batera, esaterako, NANaren fotokopiarekin, eta gaian “DATUEN BABESA” adieraziz.

Sustapen honetan parte hartzeak esan nahi du bere oinarri guztiak onartzen direla.

Txingudi Merkataritza Guneak beretzat gordetzen du oinarri hauek aldatzeko eskubidea.

Enpresa antolatzailea:
Txingudi Merkataritza Guneko Jabeen Erkidegoa, Bentak auzoa, 80 - 20305 Irun (Gipuzkoa), IFK H-20647392.