Bidasoako Begiradak 2020

  • Sustapenaren oinarriak

    “2020 BIDASOKO BEGIRADAK” ARGAZKI LEHIAKETA

     

    Argazkien gaiak:

    Irudiek Bidasoa eskualdeko eta inguruko herrietako (Hondarribia, Irun, Hendaia, Bera, Lesaka, Oiartzun, Urruña…) egoerak, jendeak, paisaiak, kirolak, kultur tradizioak… erakutsi behar dituzte.

    Adierazi behar da

    Ezaugarri teknikoak:

    Argazkiek formatu elektronikoa eduki behar dute, nola egin ziren alde batera utzita.Formatu hauek onartuko dira: .jpg; .tif; .psd eta bmp.Lan bakoitzak gutxienez hazbeteko 300 pixeleko bereizmena eduki behar du, eta neurria gutxienez 20 x 15 cm izan behar da.  Argazkiaren formatua horizontala/etzana izango da.

    Baldintza horiek bete ezean, argazkiak ezingo dira lehiaketan sartu.

    Lehiakide bakoitzak gehienez 3 argazki bidali ahal izango ditu.

     

    Lehiaketaren mekanika:

    18 urtetik gorako edozein pertsonak pare hartu dezake lehiaketan, argazkiak www.parquecomercialtxingudi.com helbidean propio prestatu den atalera igoz eta parte hartzeko formularioa betez.

    Lehiaketan parte hartu ahal izateko baldintzetako bat da Instagrameko gure profilaren jarraitzailea izatea:@parquecomercialtxingudi .

    Originalak entregatzeko epeak azaroaren 15era arte iraungo du.

    Epaimahaia Txingudi Merkataritza Guneko kideek osatuko dute, eta, jasotako argazki guztien artetik, baldintzak betetzen dituzten artean 50 argazki hautatuko dituzte.

    Hautatutako 50 argazkiak azaroaren 17tik 30ra bitartean erakutsiko dira Txingudiko webgunean, eta Txingudi Merkataritza Guneko bezeroek gustukoen dituztenak bozkatu ahal izango dituzte.

    (Baldintza guztiak betetzen ez badira ezingo da parte hartu)

     

    Lehiaketaren irabazleak:

    Boto gehien jasotzen dituzten argazkiak izango dira irabazleak, eta sari hauek jasoko dituzte:

     

         - Lehen saria:500 euro Txingudi Merkataritza Gunean erosteko txarteletan.

         - Bigarren saria:350 euro Txingudi Merkataritza Gunean erosteko txarteletan.

         - Hirugarren saria:200 euro Txingudi Merkataritza Gunean erosteko txarteletan.

     

    Egutegia:

    Txingudi Merkataritza Guneak lehiaketan parte hartu duten argazkien artean aukeratu ahal izango ditu Txingudi Merkataritza Gunearen 2021eko egutegia egiteko argazkiak, edo bestelako publizitatean erabiltzeko.

    Oharra:

    Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du aurkeztutako argazkien gaineko eskubideak Txingudi Merkataritza Guneari

    lagatzen zaizkiola

    Halaber, Txingudi Merkataritza Guneak eskubidea erreserbatzen du gutxieneko kalitate maila ez duten argazkiak

    edo gustu onaren aurka doazenak kontuan ez hartzeko edo baztertzeko.

    Txingudi Merkataritza Guneak ez du erantzungo parte hartzaileek argazkien egiletzaren inguruan adierazi dutenagatik.

    Lehiaketan parte hartzeak e san nahi du bere oinarriak onartzen direla.

    BESTE LEHIAKETA BATZUETAN AURKEZTUTAKO ARGAZKIEK EZINGO DUTE PARTE HARTU