Egin erosketa Txingudin, eta eraman sanmartzialetako txilibitu bat 2026
-
Sustapenaren oinarriak
SUSTAPENAREN OINARRIAK
TXINGUDI MERKATARITZA GUNEAK antolatuta, “Egin erosketa Txingudin, eta eraman sanmartzialetako txilibitu bat” izeneko sustapena, 2026-06-04tik
2026-06-18ra egingo da.1.- Sustapenean, 50 txilibitu zozkatuko dira.
2.- Txingudi Merkataritza Guneko edozein saltokitan 5 eurotik gorako erosketa egiten duen pertsona orok (18 urtetik gorakoak) parte hartu ahal izango du sustapenean.
3.- Bezeroak bere burua erregistratu beharko du, parte hartzeko inprimakiak eskatzen dituen eremuak beteta, eta erosketa ordainagiriari dagozkion datuak sartu beharko ditu merkataritza gunearen webgunean: www.parquecomercialtxingudi.com. 50 txilibituetako bat irabaziz gero, saria jasotzerakoan, erosketa ordainagiria aurkeztu beharko da.
Erosketa ordainagiri bakoitzarekin behin bakarrik parte hartu ahal izango da, eta pertsona berak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.
2026ko ekainaren 19an, 12:00etan, Txingudi Merkataritza Guneko gerentziaren bulegoan egingo da sarien zozketa. Ondoren, gehienez 5 eguneko epean, saritutako pertsonei deituko zaie.
Saridunek merkataritza guneko gerentziaren bulegora joan beharko dute, datuak baieztatzera, erosketa ordainagiria eta NANa aldean dutela.
Sariak ezin izango dira inolaz ere eskudirutan eraman.
SUSTAPEN HONETAN PARTE HARTZEAK ESAN NAHI DU SUSTAPENAREN OINARRI GUZTIAK ONARTZEN DIRELA, TXINGUDIK PARTE HARTZAILEEN IZENA ETA IRUDIA ERABILTZEA BAIMENTZEN DELA, BALDIN ETA TXINGUDIK HALA ESKATZEN BADU SUSTAPENAREN INGURUKO PUBLIZITATE JAKINARAZPENETARAKO, ETA BAITA ERE BAIMENA EMATEN DELA IRABAZLEEN IZENAK EDO IRUDIAK EDOZEIN KOMUNIKABIDETAN ARGITARATZEKO.
DATUEN BABESA
Tratamenduaren arduraduna: TXINGUDI MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA
Tratamenduaren xedea:
a) Merkataritza guneko sustapen, lehiaketa eta ekitaldietan izena eman duten parte hartzaileak kudeatzea.
b) Saria esleitzea, jakinaraztea eta entregatzea.
c) Merkataritza guneko eskaintzak, sustapenak eta newsleterrak bidaltzea.Tratamenduaren legitimazioa: interesdunaren baimena, sustapenean parte hartuz eta merkataritza gunearen eskaintzak, sustapenak eta newsletterrak bidaltzeko baimena eguneratuz.
Datuak kontserbatzea: interesdunak baja eskatu arte.
Datuak jakinaraztea: irabazlearen datuak edozein komunikabidetan argitaratu ahal izango dira.
Hirugarrenei ez zaie daturik jakinaraziko, lehen aipatutakoari izan ezik.
Interesdunaren eskubideak:
- Baimena edozein unetan kentzeko eskubidea.
- Datuetan sartu eta horiek zuzendu, garraiatu eta ezabatzeko eskubidea, bai eta tratamendua mugatu edo hari aurka egitekoa ere.
- Kontrol Agintaritzaren aurrean (agpd.es) erreklamazioa aurkezteko eskubidea, irizten badio tratamendua ez datorrela bat indarrean dagoen legediarekin.Eskubideak baliatzeko harremanetarako datuak:
TXINGUDI MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA, BENTAK AUZOA, 80, 20305 IRUN, edo pctgerencia@centrocomercialtxingudi.com helbide elektronikoaren bidez, zuzenbideko baliozko frogarekin batera, esaterako NANaren fotokopiarekin, eta gaian "DATUEN BABESA” adierazita.
Sustapen honetan parte hartzeak esan nahi du bere oinarri guztiak onartzen direla.
Txingudi Merkataritza Guneak beretzat gordetzen du oinarri hauek aldatzeko eskubidea.
Enpresa antolatzailea: Txingudi Merkataritza Guneko Jabeen Erkidegoa, Bentak auzoa, 80 - 20305 Irun (Gipuzkoa), IFK H-20647392