image description

Itzuli da Bidasoako Begiradak 2022 lehiaketa!

Saria irabazten duenak 500€ eskuratuko ditu erosketa-txarteletan

Txingudi Merkataritza Parkeak "Bidasoako Begiradak 2022" lehiaketaren beste edizio bat jarri du martxan. Hiru sari emango dira: 500€, 350€ eta 250€ erosketa-txarteletan.

Parte hartzeko eta argazkiak emateko eta/edo lagatzeko epea irailaren 30a izango da.

Denboraldia amaitutakoan, bezeroek eta web guneko erabiltzaileek Txingudiko web orrian bozkatu ahal izango dute beren argazki gogokoenak, eta saritutakoak zein diren erabakiko dute. Gainera, parte hartzen duten argazkiekin, Txingudi Merkataritza Parkeak "Bidasoari begira" 2023 egutegia egingo du.

Parte hartzera animatzen zara? Tira, animo!